XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

datu-area; Sin.: datu-zona

Programaren segmentu baten exekuzioan datuak eta eragigaiak gordetzeko erabiltzen den memori zatia.

es área de datos; zona de datos/fr zone de données/en data area

datu-atzemate; Sin.: datu-eskuratze

Datuak eskuratu eta grabatzea (forma kodetuan edo kodetugabean, edozein euskarritan) gero informatikoki tratatzeko.

es adquisición de datos; captura de datos/fr saisie de données automatique/en data capture

datu-banku

Jakintzaren arlo jakin bati buruzko datu-multzoa, erabiltzaileen kontsultei erantzuteko moduan antolatua.

es banco de datos/fr banque de données/en data bank

datu-base

Programa desberdinetan erabil daitekeen datu-bilduma.

Datu-basea eta berau erabiliko duten programak independenteki definitzen dira.

Erlazionalak edo hierarkikoak izan daitezke.

es base de datos/fr base de données/en data base; DB

datu-base banatu

Datu-basea, informazioak geografikoki banatuta dituena instalazio informatiko desberdinetan, eta instalazio hauek sare bidez edo bestelako komunikazio-kanalez lotuta.

es base de datos distribuida/fr base de données répartie/en distributed data base

datu-base erlazional

Erlazioaren kontzeptu matematikoan oinarritutako datu-basea.

Datu-egiturak taulak dira, hau da, erlazioak.

Erabiltzaileari datu-elementuen arteko erlazioak sortzeko aukera ematen dio.

es base de datos relacional/fr base de données relationnelles/en relational data base

datu-base lengoaia. Ik. datu-baseetako lengoaia.

datu-base sistema

Datu-baseak kudeatzeko sistema bere datu-basearekin bat eginda.

es sistema de base de datos/fr système de base de données/en data base system

datu-baseak kudeatzeko sistema. Ik. datu-baseen kudea-sistema.

datu-basearen administratzaile; Sin.: datu-basearen kudeatzaile

Datu-basearen eskemen definizioa eta erabilera kontrolatzeaz arduratzen den pertsona.

es administrador de la base de datos/fr administrateur de base de données/en data base administrator; data base manager